fbpxIKSetan aktibo digitalak kudeatzeko NFTak (Non-Fungible Tokens) eta Blockchaina | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

IKSetan aktibo digitalak kudeatzeko NFTak (Non-Fungible Tokens) eta Blockchaina

23 Azaroa | 12:00-tik 13:00-ra
Share
Obra de arte digital "Everyday-The First 5000 days" del artista Beeple

Jardunaldi honetan, azaldu egingo da zer diren NFTak eta atzean dagoen teknologia. Teknologia hori, hain zuzen ere, aktibo birtual edo fisikoen jabetzari buruzko ziurtagirien antzeko Token digitaletan dago oinarrituta. Horrela, artistek euren lanen egile-eskubideei eutsi ahal diete, ekoizten eta kopiak saltzen jarraitu ahal izateko.

Elkarri estekatutako eta zifratutako erregistroen segurtasuna eta azpiegiturak eurak babesten dira, sektore guztietan eta, batez ere, eskuz esku dabilen dirutza handia jokoan jartzen duten sektoreetan ezartzen diren teknologien bidez; esate baterako, Industria Kultural eta Sortzailean. NFTak (Non Fungible Tokens), hau da, blockchain teknologian oinarritutako aktibo digitalak nabarmentzen ditugu, eta, teknologia horren bitartez, haien esklusibotasuna bermatzen da, baita autoretza ere. Blokeen kateen erabilera gero eta gehiago hedatzen ari da artearen munduan, arlo horretatik askoz haratago doan arren.

Teknologia digital honek honako hauxe egiteko aukera eskaintzen die sortzaileei: euren jabetza intelektualeko eskubideak, diru-sarrerak eta kontratu adimendunak programatzea; datuen inguruko arazoak konpontzea; eta eduki sortzailea berrerabiltzen uztea, jabetza intelektuala babesten den bitartean.

Hitzaldia Tecnaliako blockchaineko eta zibersegurtasuneko ikertzailea den Iván Gutiérrezek emango du.

  • Iván kriptografiako eta zibersegurtasuneko zale amorratua da. Ingeniari informatikoa da jatorriz, eta, zibersegurtasuneko ikerketa-proiektuetan parte hartzen duenez, bere esperientzia igorri du DLTetara (Distributed Ledger Technology), Tecnalian Blockchain Innovation Center koordinatzen duen taldearentzat. Bere gaitasun teknikoak garatu ditu, munduko bi blockchain-aliantza nagusiekin (Hyperledger eta Enterprise Ethereum Alliance) eta Ekonomia Digital Banatuaren Sare Nazionalarekin (Alastria) egindako lankidetzaren bitartez. Teknologia zabaldu nahian, ohikoa da Ivánek hitzaldi espezializatuetan, irakaskuntzan eta ikerketako artikuluetan ekarpenak egitea.

---------------

Izena emateko, Tecnaliako eskabide-orria bete besterik ez dago.

 

Kokapena
On line
Antolatzailea
TECNALIA