Bidegurutzeak eta trantsizioak
Esparru guztietatik premiaz jorratu behar diren erronka handien une historiko bat bizitzen ari gara. Klima-aldaketak, osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisiak, biztanleak zahartzeak, aurrerapen teknologikoek eta eraldaketa digitalak bizitzeko, egiteko eta izateko modu berrietara hurbiltzen gaituzte (jasangarriagoak, inklusiboagoak eta sortzaileagoak), bai eta izaki bizidun guztiontzako partekatutako etorkizun atsegin eta seguruagoak irudikatzera eta horietara jotzera ere.
Testuinguru honetan, kultura- eta sormen-sektoreetako eragileoi (pertsonak eta erakundeak) inplikatzeko eta modu proaktiboan parte hartzeko eskatzen digute, betiko diziplinetatik eta sortzen doazenetatik irtenbideak proposatuz, artearen, kulturen, sormenaren, gizartearen, zientziaren eta teknologiaren jardunak gurutzatuz, eta, nola ez, sormen-sektoreen artean elkarrekin gurutzatuz.
Aurtengo gaiaren abiapuntua IGARO kontzeptuaren inguruko hausnarketa da, zeharka eta bidegurutze organiko edo erradikalak sortuz igarotzea, EGITEN hasteko lekua izan daitezen. Prozesuen, produktuen eta zerbitzuen “linealtasuna” ahaztea, berritzaileak izateko “zirkultasunetik”, lankidetzatik eta hibridaziotik. Beste diziplina batzuetatik eta beste diziplina batzuekin ikastea, azken finean, gurutzatu eta nahastea erronkak beste modu batean jorratuko dituzten proposamen baliagarrietara igarotzeko.
Zer gertatuko litzateke filosofiaren kontzeptuak diseinuaren prozesuan sartuko bagenitu? Eta artisautza adimen artifizialarekin nahastuko bagenu? Zer sortuko litzateke ikus-entzunezko komunikazioa, parte hartzeko diseinua eta jasangarritasuna uztartuko bagenitu? Bideo-jokoen enpresak eta industria-enpresak gurutzatu ahal izango lirateke balioa sortzeko? Arteak, diseinuak eta teknologiak biztanleen zahartzearen erronka jorratu ahal izango lukete?
BBDW21 ekimena hausnartzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin sortzeko espazio bat da, eta bidegurutze horiek denboran askatzeko modua landu nahi da, egiteko modu berrietarako, aukera berrietarako eta etorkizun berrietarako benetako trantsizioa sortzeko.
Ekintzak
Kolaboratzaileak
BiDC-k, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatua, urtero topaketa hau egitea ahalbidetzen duten kolaboratzaile guztien babesa eskertzen dugu.
Aurreko edizioak
Bilbao Bizkaia Design Week-en 7 urte daramatzagu sorkuntza eta berrikuntza ekintza ugariren bidez, esaterako, hitzaldiak, konferentziak, erakusketak, tailerrak, etc.