
DISEINU JASANGARRITIK DISEINU ZIRKULARRERA

Tailer honek “diseinuko pentsamenduaren” esperientziara eramango ditu parte-hartzaileak, honako hauxe hobeto ulertzen laguntzeko asmoz: diseinu jasangarria zer den, diseinu zirkularra zer den eta bi ikuspegiek batera sortzaileei nola laguntzen dieten planetarentzat nahiz pertsonentzat hobeak diren produktuak egiteko moduak aurkitzen.
Jarduerako edukiak modaren industrian lanean ari diren diseinugileentzako urteetako prestakuntzaren esperientzian daude oinarrituta, eta Londreseko Arteetako Unibertsitateko Diseinu Zirkularrerako Zentroan zuzenean garatzen diren ikerketa-proiektuetako berrikuntzaren azken ideiak eta adibideak azalduko dira.
Becky Earley irakasle eta ikertzailearen zuzendaritzapeko tailerreko talde arduradunak "The TEN" izeneko metodologia landuko du parte-hartzaileekin, diseinu zirkularrean sakon-sakon murgildu daitezen eta, horri esker, euren bildumetan jasangarritasunetik zirkulartasunera igarotzeko asmoz modaren diseinurako prozesuan funtsezko erabakiak non hartzen diren jakin dezaten.
Kokapena
Antolatzailea

Kolaboratzaileak

