Sormena ber hiru
UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarea. UNESCO Espainia
Espainiako UNESCOren Hiri Sortzaileen Hirugarren Topaketa egingo da aurten Bilbon, Unescoren Diseinuaren Hiri Sortzailean.
Foro honek eskaintzen duen aukera aprobetxatuz, honako hauek programatu dira: Sormena ber hiru. Ekitaldi honetan, hiri bisitarietako (Sevilla, Granada, Burgos, Terrassa, Denia, Lliria eta Valladolid) eta Bilboko zortzi sortzailek beren diziplinetako (musika, literatura, zinema, gastronomia eta diseinua) sorkuntzak erakutsiko dizkigute, hitzaldi labur eta dinamikoen bidez.
Kulturak hiri baten arima irudikatzen du, eta aurrera egitea eta guztiontzako etorkizun duina eraikitzea ahalbidetzen dio. Gizakia ardatz duen hiria kultura ardatz duen gunea da. Gogoeta hori da UNESCOren lanaren oinarria; azken hamarkadetan hiri inklusibo, erresiliente eta jasangarrien alde egin du lan Hiri Sortzaileen Sarearen bidez, besteak beste.
Azaroaren 20an, larunbata, zure zain egongo gara!
Programa
Kokapena
Hizlariak
- Pedro Rojas Ogáyar
- Juanfra Valiente
- Bernat Chueca i Playà
- Eder Aurre
- Marta Francés-Negro
- Fina Martínez
- David Lorenzo
- Yanisbel Victoria Martínez
Pedro Rojas Ogáyar
× Torresen (Jaen) jaio zen. Sei urterekin hasi zituen musika-ikasketak. Gitarrista klasikoa eta ensemble OCNOS proiektuko zuzendari artistikoa da. Proiektua aurrera eramaten duen taldea Sevillan bizi da eta XX. mendeko errepertorioa eta egungo musika zabaltzen espezializatua da. Kontzertuak eman ditu Alemanian, Italian, Erresuma Batuan, Portugalen eta Espainian, eta grabazioak ditu La Mà de Guido, Columna Música eta IBS Classical zigiluetan.
Opera esperimentalera hurbilduz, Nuria Nuñez Hierro konpositorearen ganbera-opera bat estreinatu du Erroman, eta duela gutxi German Alonso konpositorearen opera bat estreinatu du Madrilgo Errege Antzokiarekin eta Abadiako antzokiarekin lankidetzan. Era berean, hainbat talderen buru da; talde horiek arte eszenikoetako beste diziplina batzuekiko interakziora bideratuta daude.
Juanfra Valiente
× Juanfra Valiente 1981-07-31
1997an ostalaritza-ikasketak egin zituen Luis Irizar euskal sukaldari ospetsuaren eskolan.
2002an Poblet jatetxean hasi zen sukaldari lanetan (gaur egun Quique Dacosta jatetxea da).
Urte horretan bertan lortu zen lehen Michelin izarra, 2012tik mantentzen dituen hiruretatik.
Mundu mailako hainbat jatetxetan lan egiten jarraitu zuen bere trebakuntza, hala nola Gironako Celler de Can Roca-n*** edo Ferran Adriaren elBulli-n***.
2007tik gaur egun arte Quique Dacosta taldearen sormenaren ardura izan du eta QD Studio sortzailea inauguratu du (ikerketa eta sormena garatzen eta sustatzen dituen gunea, baita taldeko jatetxe guztien irekierak eta aholkularitza ere).
Bitartean, kongresu eta ekitaldi gastronomikoetara joaten da mundu osoan zehar, Quique Dacosta jatetxearen ezagutza eta filosofiak irakasteko.
Jarduera guzti hauek prestakuntzarekin uztartzen ditu, Basque Culinary Center (Donostia) eta Gasma (Castelló) unibertsitate gastronomikoetan irakasle gisa hitzaldiak emanez.
Bernat Chueca i Playà
× Bernat Chueca i Playà (Terrassa, 1988)
Cursa educación social en la Universitat Autònoma de Barcelona entre 2008 y 2011.
Mientras trabaja en “Cases d’infants”, un proyecto residencial dónde retejer la relación y el vínculo familiar, estudia un postgrado en “orientación y estrategias para el debate educativo en el contexto familiar”.
Más adelante trabaja cómo educador social en un proyecto de acción socieducativa en un espacio joven y en el medio abierto en la ciudad de Terrassa.
Actualmente trabaja cómo educador social y técnico del Servicio LGTBI+ del Ayuntamiento de Terrassa, desarrollando labores de atención directa y planificación de políticas públicas para la diversidad afectiva, sexual y de género. Estudia además un postgrado sobre “atención psicológica y acción comunitaria, feminismos y LGTBIQ+”.
Eder Aurre
× Eder Aurre Bilbon jaio zen 1993an. Modaren munduarekiko kezkak oso txikia zenetik sortu zitzaizkion. Bere amaren moda-aldizkariak izan ziren modaren munduaren inguruan zuen interesaren pizgarri.
Patroigintzan eta diseinuan hasi zituen ikasketak, eta moda-master batekin osatu zituen. Aurrerago, Londresko Central Saint Martins-en trebatzen jarraitu zuen.
Etapa akademikoa amaitu ondoren, marka ezberdinekin egin zuen lan hainbat urtez. Bere lehenengo bildumak “Creamoda” saria lortu zuen; nazioarteko sari horrek proiektu berrietarako ateak ireki zizkion, horien artean: euskal diseinatzaile gazte onenaren “GetxoModa” saria, “Espainiako Diseinatzaile Gazteen” saria eta bildumarik onenaren saria Assembly Grazen (Austria).
Sortzeko eta diseinatzeko orduan, lerro araztuekiko, kolorearekiko eta forma arkitektonikoekiko duen grina nabarmentzen da. Elementu horiek bere estilo eta nortasun pertsonalaren parte dira: Prêt-à-porter diseinuak eta osagarriak lantzen dituen enpresa bat. Elkarte solidarioekin elkarlanean aritzen den enpresa da, eta mota guztietako publikoarengana hurbiltzen du moda.
Marta Francés-Negro
× Giza eta Gizarte Zientzien ikasketak egin nituen Burgosko Unibertsitatean, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Complutensean Antzinaroko Historia eta Zientzien masterra egin nuen. Zuzendarikidea naiz Castromayor (Los Ausines, Burgos) eta Alto de San Pedroko (Pinilla Transmonte, Burgos) Burdin Aroko aztarnategietako indusketetan.
Doktorego-tesia Burgosen egin nuen berriro, eta El Portalón de Cueva Mayor (Atapuerca, Burgos) aztarnategiko zeramika-aztarnak aztertu nituen. Ikerketa honetan, aztarna horiek ikuspegi arkeometriko batetik aztertzen dira, hainbat diziplinatatik: konposizio-diziplinatik, seinale paleomagnetikotik eta hondakinen analisitik.
Lortutako emaitzei esker, informazioa eman ahal izan nuen erabilitako lehengaiei buruz, ontzien manufaktura-prozesuei buruz, bai eta eduki zituzten produktuei buruz ere.
Fina Martínez
× Llirian (Valentzia) jaio zen.
Musika ikasketak egin zituen Valentziako Banda Primitivan eta Kontserbatorioan, eta kalifikazio altuenak lortu zituen.
Bartzelonako L’Escola de Músican eta Biellako (Italia) Accademia Internazionale di Musica ere ikasten aritu zen.
Bere jarduera artistikoa orkestra ugarirekin lankidetzan aritzea da (Valentzia, Granada, Palma Mallorcakoa, Castelló), baita bakarlari gisa eta ganbera-taldeetan aritzea ere (Vent a Cinc, Lliriako Jaume I saria jaso berri duena).
Irakasle gisa, Musika Irakasleen Kidegoko eta Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kide da 1993tik. 2017an Katedradunen Kidegoan sartu zen.
Musika Interpretazioko eta Pedagogiako masterra egin zuen Universitat de Valencia unibertsitatean.
Gaur egun, Lliriako M.I. Udaleko Consell Local de la Músicako kide da.
David Lorenzo
× David Lorenzo iVisual, Teknologia Berrien Eskola eta Pentakill Studiosen sortzailea da. 2014an hasi zuen bere ibilbide profesionala iVisual sortuz. iVisual ikasle eta profesional berriei hainbat arlotan espezializatzen laguntzen dien prestakuntza-zentroa da eta honako arloak hartzen ditu barne, besteak beste: 3D animazioa, bideo-jokoen diseinua eta garapena, ilustrazio digitala eta Concept Art, efektu berezi digitalak eta soinua eta musikaren ekoizpena.
2021eko maiatzean beharrezko finantzaketa lortu zuen Pentakill Studios bideo-jokoen estudioa sortzeko. Estudio hori The Occultist bideo-jokoa garatzen ari da, beldur psikologiko narratiboko bideo-joko bat, lehen pertsonan, azken belaunaldiko grafikoekin. PC, PlayStation 5 eta Xbox Series X-erako garatzen ari dira, eta 2023ko erdialdean argitaratzea aurreikusi dute.
The Occultist izan da Europlay Game Contest-en Espainia ordezkatu duen titulua, eta bigarren geratu da Europako lehiaketan. Gaur egun, PlayStation sarietako finalistetako bat da.
Yanisbel Victoria Martínez
× Yanisbel Victoria Martínez (La Habana, 1975)
Antzerki ikasketak egin zituen Kuban (Goi Mailako Arte Institutuan) eta Frantzian (Goi Mailako Arte Eskola Nazionalean eta Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean). Prestakuntza akademiko zabala jaso ondoren, Kuba, Frantzia, Grezia eta Vietnamgo zenbait antzerki talderekin lan egiten du.
2007an, Granadako 'Títeres Etcétera' deritzon konpainian sartu zen, zuzendariondoko legez, eta ekoizpen arduraduna, txotxongilo-emanaldietako aktore eta estreinatutako hainbat ikuskizunen egileetako bat ere izan zen. 'Titeres Etcétera' taldeak Haurren Antzerki Sari Nazionala irabazi zuen 2014. urtean.
Horrezaz gainera, lan honen osagarri, hainbat herrialdetan tailerrak, ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu, aldizkari espezializatuetarako artikuluak idazten ditu eta 'Txotxongilo Etcétera' taldeak egiten dituen ekitaldiak eta erakusketak antolatzen ditu.