

Roma Akademia erakusketan, 45 artistak Erromako Espainiako Errege Akademian (RAER) Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) urteko bekaren bidez egindako egoitzan garatu dituzten lanak daude ikusgai. Roma Akademiak 2018-2019ko eta 2019-2020ko promozioetako egoiliarren lanak zein proiektuak aurkezten ditu lehenengo aldiz Euskadin egingo den erakusketa bakar eta handian.
Erakusketa-proiektu hau Jesús Donaire arkitekto eta komisarioaren begiradapean egin da, eta, bertan, beka artistikoen programa honetako diziplina anitzeko ikuspegia jartzen du erakusgai: margolaritza, argazkilaritza, diseinu industriala, zinea, bideo-sorkuntza, arkitektura, antzerkia, literatura, moda edo zaharberrikuntza. Lan guztiek honako antzekotasun hau dute: sortzaileek era guztietako eragile kulturalekin eta Erromako hiriko errealitate ugariekin duten elkarreragina.
Proiektu honen bitartez, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao sorkuntza garaikidearen erakustoki handia izango denez, lengoaia artistiko berriak zeharkatu ahal izango ditugu Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroko gune guztietan.