fbpxPintura bidezko Upcyclinga | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Pintura bidezko Upcyclinga

Upcycling

Pintura bidezko Upcyclinga

Arroparentzako bizitza berria

20 - 21 Azaroa | 17:30-tik 15:00-ra
Share
Upcycling

“Pintura bidezko Upcyclinga” ekitaldia azaroaren 20an hasiko da, eta bi zati izango ditu. Lehenengoa, 17:30ekoa, mugimenduan egingo da Bilboko kaleetan zehar, eta bigarrena, 19:30ekoa, La Terminaleko Zawp aretoko “Horma berdean” eskegiko da. Bertan, azaroaren 21eko 15:00etara arte egongo da erakusgai.

Pintura bidezko Upcyclinga Catalina María artistak erabiltzen ez diren arropen inguruan egindako zenbait sorkuntza-lanen erakusketa da.

Erakusketak kontsumismoak, ehungintzakoak, batez ere, planetan nahiz bertako ekosistemetan sorrarazten duen arazo larria jarri nahi du agerian, modaren industriak bere fase guztietan sortu ditzakeen hondakinengatik: sorrera, kontsumoa eta ezabapena.

Catalina Mariak, ARTEK proiektu artistikoaren bitartez, asperduragatik, narriaduragatik edo kontrolik gabeko kontsumismo hutsagatik botatako arropa-piezak berritutako eta birbaloratutako pieza bakar bihurtzen ditu pinturaren bitartez. Horrela, haien bizitza-zikloa luzatzen da, eta, horren ondorioz, eratorritako hondakina murrizten da. Arropa margotu horiek eguneroko bizitzan ezarritako benetako artelanak dira, eta beste edozein jantzi moduan, baina luzaroago, erabiltzea da azken helburua.

Honako hauxe erakutsi nahi da horren guztiorren bidez: batetik, pintura zein sormena ezarriz gero, jantzi berberak eduki ditzakeen aukera ugariak eta, bestetik, arropa horiek artista piktorikoei eskaini ahal dizkieten aukerak, euren lanetarako mihise bihurtu ditzaketelako. Horrez gain, azken lanaren bolumenaren eta mugimenduaren erronka berezia ere badira, eta ez mihisearen 2Dko mugaketa.

Erakusketa azaroaren 20an, larunbata, hasiko da 17:30ean Bilboko Albia Lorategietan. Bertan, zenbait lagun bilduko dira, eta Catalinaren zenbait lan eramango dituzte soinean. Jendearentzat zabalik egongo den 20 bat minutuko argazki-saioaren ostean, pertsona horiek Kale Nagusian zehar desfilatuko dute Moyuako metro-geltokiraino, eta, bertan, metroa hartuko dute, La Terminal FICC eraikineko ZAWP erakusketa-aretora joateko (Ignazio Zuloaga Margolaria 3) (Ibilbidea Deustutik: ​​Iruñako metro-geltokiraino eta, gero, oinez edo A4 autobus-linean (euria eginez gero).

Hara iritsitakoan, aretoan erakusgai dauden jantziekin bateratuko dira. Horrela, azken erakusketa osatuko da, eta jendearentzat egongo da zabalik larunbat horretan bertan, azaroaren 20an, arratsaldean (19:00-21:00), baita igande goizean ere (10:30-15:00).

Ekitaldiaren lehenengo zatian parte hartu nahi baduzue eta Bilbon zehar Artek arropa soinean eraman nahi baduzue, artek.trashumante@gmail.com posta elektronikoan jarri harremanetan. Azaroaren 1era arte egin ahal izango duzue, egun hori barne.

 

 

Kokapena
La Terminal FICC (ZAWP) C/Pintor Ignazio Zuloaga, 3, Bilbao
Antolatzailea
ARTEK