Open Studio Bilbao Bizkaia
OPEN STUDIO BILBAO BIZKAIA jardunaldi irekia da, eta, bertan, diseinu-estudioak irekiko dira, ikasleen, profesionalen, enpresen eta jende guztiaren bisitaldia jasotzeko. Aurton, aurrez aurreko bisitaldien formatura itzuliko gara, nahiz eta aldi berean Instagramen dugun profilaren bidez ere emango diren, iazko arrakasta handia izan zela kontuan hartuta. Edizio honetan, gainera, Bizkaia osoko estudioetara egingo ditugu bisitaldiak.
Egunero, ibilbide desberdina egingo da, programako ordutegiak itxiak izango dira eta estudio parte-hartzaileen zein izena eman dutenen kopuruaren arabera zehaztuko dira. Bizkaikoak, azaroak 22, astelehena, 10:00 - 14:00 / Bilbokoak, azaroak 23, asteartea, eta azaroak 24, asteazkena, 10:00 - 14:00.
Informazio gehiago eta izen-ematea, laster.