fbpxMusikaren eta arkitekturaren arteko gurutzaketak | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Musikaren eta arkitekturaren arteko gurutzaketak

CRUCES

Musikaren eta arkitekturaren arteko gurutzaketak

20 Azaroa | 19:00-tik 23:30-ra
Share
CRUCES

Historiari begira, arkitektoak eta musikariak harremanetan egon dira, euren prozesu sortzaileak atzeraelikatzeko eta euren arteei konposizio-elementu berriak eskaintzeko. Topaketa honetan, abangoardiako arkitekturaren eta hiri-eszena garaikidearen sorreraren arteko harremanari buruz hausnartuko dugu honako hauexen eskutik: Arquitectos de Cabecerako Nuria Moliner zein Ibon Bilbao eta Bartlebooth argitaletxeko Antonio Giráldez zein Pablo Ibáñez. Amaitzeko, Ama Sayren kontzertua eskainiko da.

URBANBATfesten edizio hau agurtzeko eta hamar urteok handitasunez ospatzeko jarduera.

Nuria Moliner

Arkitektoa eta musikaria. Arkitektoa, ikertzailea, komunikatzailea. Aurkezlea eta edukien aholkularia TVEko La 2eko Escala Humana saioan. Actar Publishers, urbanNext.net eta BcnMés argitalpenetako editorea eta UICko Eraikuntza Industrializatu eta Jasangarrirako Berrikuntza Teknologikoko Laborategiko ikertzailea. Ekitaldietako hizlaria eta aurkezlea; esate baterako, MIES Awards, FAD Sariak, BBConstrumat edo Genio-Berrikuntza Sariak, baita Madrilgo Unibertsitate Europarrean ere.

Ibon Bilbao

Aq4 Arquitecturako eta Llindar Arquitecturako arkitektoa. Arquitectos de Cabecera proiektuko zuzendarikidea 2013tik. ETSAB-UPCko Arkitekturako Proiektuetako Saileko irakasle elkartua 1998tik. UPC Masterreko irakaslea 2003-2012an, PFGko Epaimahaia, ETSAB UPCko Zuzendaritzako ondokoa 2014-2016an eta Royal College of Art Londoneko PhD Supervisorra 2019tik.

Bartlebooth

Argitaletxea. Argitaratzeko eta ikertzeko plataforma da, eta espazioaren praktika garaikidea aztertzen du. Antonio Giráldezek eta Pablo Ibáñezek garatzen dute gaur egun. Zenbait gune eta testuingurutan jarri dute erakusgai, eta aitortza lortu dute: BIAU Arkitekturako eta Hirigintzako Bienal Iberoamerikarreko Argitalpenen Saria (2019), Espainiako Arkitekturako eta Hirigintzako XIV. Bienaleko Ikerketa Erakusketa (2018), Arquia/Innova Saria (2018) eta Veneziako 16. Bienaleko Pabilioi Espainiarra (2018), besteak beste.

Ama Say

Rock-taldea. 1991n sortu zen Bizkaiko Urtuellan, Pixies, Sonic Youth edo Charlattans taldeak dituzte erreferente eta ingeleseko nahiz euskarako letrak nahasten dituzte. Bi disko eta single bat argitaratu zituzten 1991tik 1997an desagertu arte. 2008an, eszenatokietara itzuli ziren. Gaur egun, honako hauexek osatzen dute taldea: Ibon Bilbao, Gontzal Bilbao, Mikel Gonzalez eta Joakin G. Picaza.

Kokapena
La Terminal. Zuloaga Ignacio Pintor Kalea, 9, 48014 Bilbo, Bizkaia
Antolatzailea
URBANBATfest 2021
Kolaboratzaileak
La Terminal