IKSen eta sektore teknologikoaren arteko produktu eta zerbitzu berritzaileak
Inspirazio-iturri diren jarduera egokien proiekzioa
Jardunaldiak industria kultural eta sortzaileen eta arlo teknologiaren arteko gurutzaketak eta lankidetzak bilatzea dauka helburu, IKSetako beste azpisektore batzuentzat inspirazio-iturri diren adibideak eta ekimenak proiektatzeko asmoz. Horretarako, diseinuaren eta IKSetako gainerako sektoreen iragaitzarako eta jasangarritasunerako bide moduan jorratuko dira sektoreen arteko gurutzaketak.
Adibide batzuk sektore teknologikoaren eta musikaren, aisialdiaren zein turismoaren sektorearen arteko gurutzaketaren adierazgarri dira, eta merkatu globalagoetarako produktu edo zerbitzu berriak sortzea dute helburu, sinergiak, aukera-esparru berriak eta garapen berritzaileak sortzeko asmoz.
Media/ikus-entzunezkoen arloko enpresen nahiz erakundeen eta gamifikazioan zein murgiltze-teknologietan oinarritutako irtenbideen enpresa hornitzaileen arteko lankidetzaren formatuan abian dauden ekimenen edo proiektuen zenbait adibide aurkeztuko dira modu praktikoan.
Horretarako, ekimenetan inplikatutako enpresek eta erakundeek parte hartuko dute bertan, baita IKSen arloko zenbait eragilek eta erakundek ere.
Inspirazio-iturri diren jarduera egokien proiekzioaren aurretik, BDCC-Basque District of Culture and Creativityko ordezkari batek jardunaldiaren sarrera laburra egingo du, iragaitza digitalari begira IKS sektoreek zer aukera dituzten azaltzeko.