06 - 21 Azaroa | 19:00-tik 23:00-ra
Polisa. Hiriko Eremu Publikoaren Sari Europarretako 7 ikasbide erakusketako komisarioa David Bravo da Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroaren bidez (CCCB), eta, bertan, Hiriko Eremu Publikoaren Sari Europarraren lehenengo hamar edizioetako 28 lan nabarienak jarriko dira erakusgai.
Erakusketa hau Europako hiri eta gizarte ehunen kalitate demokratikoaren adierazgarri da, eta, bertan, zazpi epigraferen inguruan antolatuko dira lanak: oroimena, mugikortasuna, nahasketa, ur-fronteak, bazterrak, merkatuak eta demokrazia. Guzti-guztiak hirian nagusi den eta grezierako πόλις (polisa) terminoan hain ondo islatzen den dimentsio sozial eta politikoaren erakusgarri dira.
Erakusketa: azaroaren 6tik 21era arte.
Kokapena
La Terminal. Zuloaga Ignacio Pintor Kalea, 9, 48014 Bilbo, Bizkaia