20 Azaroa | 12:00-tik 13:30-ra
Ordubetez stopmotion animazio teknika azalduko dugu. Gure jostailuei bizia emateko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu.
Nork ez du amets egin jostailuei bizia ematearekin?
Ekarri zure jostailurik gogokoena eta stopmotion teknikaren bidez mugimendua ematen ikasiko duzu.
Mugigeldik 2017. urtetik ematen ditu tailerrak Espainian, gehienak zinema jaialdietan; orain tailer horietako bat Bilbon egiteko aukera izango duzu.
Familia giroko tailerra da. 5 urtetik aurrerako haurrak etor daitezke, beti heldu batekin.
Eman izena hemen: mugigeldi@gmail.com