Bizkaiko barnealdeen diseinatzaile eta dekoratzaile emakumeek ibilbide luze eta arrakastatsua dute dekorazioaren eta interiorismoaren munduan.
Izan ere, emakumeek zuzentzen dituzte Bizkaiko interiorismoko estudio nagusiak, edo emakumeek osatutako lantaldeak dituzte.
Hala ere, obrako lana, gremioak koordinatu eta zuzentzeko lanetan zein eraikitzaileen lanetan, mundu paralelo bat eta, aldi berean, desberdina da.
Emakumeek eraikuntzaren munduan egindako lana ikusarazteko Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak emakumeen arteko solasaldia antolatu du, eta, besteak beste, gai hauek izango dituzte hizpide:
1-Emakumeak obran
Gogoan al duzu obran sexuaren araberako diskriminazio egoerarik?
Sexu femeninoko obra gremiorik ba al daukagu/ezagutzen al dugu?
2- Eraikuntza eta kontziliazioa
Bateragarriak al dira bizitza pertsonala eta (eraikuntzaren sektoreko) lana? Eta kontziliazioa?
Nola hobe dezakegu esparru hori?
Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak antolatuta, obren eta eraikuntzaren munduan lan egiten duten elkargoko dekoratzaile eta diseinatzaileen parte hartzea izango dugu.
Gonbidapena HEMEN lor dezakezu, doan.
23an ikusiko dugu elkar!