IDARTE Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolatik Design Week 2021erako erakusketa proposamen bat dugu. Gure eskolako Diseinu Grafikoko Graduko 2. mailako ikasleek Proiektuak II ikasgaian garatutako proiektua da, Lourdes Domínguez Merino irakasleak emana.
Proiektuak II irakasgaiaren programazioaren barruan, berdintasunaren gaia argitalpen-diseinuari lotutako hainbat unitate didaktikotan integratzea planteatzen da.
Proiektu honi buruz azpimarratu behar da, banakako proiektua izan arren, erabaki asko taldean hartu direla. Ikasleek taldean erabaki eta adostu dute argitalpenaren amaierako formatua, koadernaketa mota, inprimaketa-akaberak, karteletako eta argitalpenetako elementu grafiko komunak. Halaber, aurrekontuak eskatzeaz arduratu dira, gauzatzeko, eta artxiboak koordinatu, bildu eta bidali dituzte, inprimatzeko eta web-orri batean argitaratzeko.