fbpxDiseinu metodoa erakusteko metodo pedagogiko bat | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Diseinu metodoa erakusteko metodo pedagogiko bat

Eneko Besa

Diseinu metodoa erakusteko metodo pedagogiko bat

Eneko Besa

23 Azaroa | 12:00-tik 13:30-ra
Share
Eneko Besa

Eneko Besa Diseinu-Proiektuak ikasgaiaren irakaslea da Gasteizko IDarte, Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan. Bere ikerketa metodologian zentratu da batez ere. Alde batetik, proiektuak garatzeko metodologia. Baina baita proiektuak irakasteko metodologian ere.

Diseinuaren metodoa irakasteko metodo bat?
Posible al da Diseinu-Proiektuak ikasgaia zehaztea?
Irakatsi al daiteke proiektatzeko esperientzia?
Subjektiboa den guztia subjektibista eta erlatibista izan behar da derrigorrez, edo interpretazio-tarte kritiko bat egon daiteke?

Galdera horiei erantzuten saiatuko da Eneko. Horretarako, oinarri hartuko du bere proposamen pedagogikoa, Barne Diseinuko Proiektuak irakasgaia garatzeko sortu duena, IDarte Eskolan irakasten dabilela. Bere doktorego-tesia ere eredu izango du, arkitektura diseinatzeko metodoari buruzko tesia alegia. 

 

Kokapena
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Antolatzailea
IDarte Logo
Kolaboratzaileak
Centro Azkuna