DESIGNING OPTIMISM
Kaunasek mirari ezkutua du, eta iritsi da horren berri emateko unea. Mirari hau 6.000 eraikin baino gehiagotan datza; izan ere, erakin horiek espiritu modernistaz diseinaturik daude eta gaur egunera arte iritsi dira. Aire zabaleko eskola da, gustu onekoa eta estilo onekoa. Bizitza ederraren museo bat ere bada, kaleetan, patioetan eta Kaunasko etorbideetan sakabanaturik dagoena, altxor aurkitua, garbitua eta iraganeko loriara zaharberritua. Baina ez dira soilik eraikinak eta lekuak, baizik eta haiek eraiki eta landu zituzten pertsonak: haien istorioak, bizitzak eta pentsamenduak. Hiriaren [nazioaren?] berpizkundea eta itxaropena da, jarrera sortzailea eta produkzio-baikortasun inspiratzailea, ideien eta ikuspegien hazkundea, artea eta askatasuna. Formak, balioen interpretazio bisuala eta inspirazio modernistako diseinu eta objektu artistikoen sorkuntza aldatzea da helburua. Urrezko aro berri bati ekitea da kontua, egungo bitxiak sortzea, Kaunasen gerrarteko arkitektura modernista inspirazio-iturritzat hartzea.
Antolatzailea: Kaunas 2022.