24 Azaroa | 10:00-tik 12:00-ra
Pertsonak helburu dituen diseinuaren berezko tresnak erabili dituzten zenbait diziplinatako proiektuen erakusketatik abiatuta, diziplinaren zeharkakotasunari buruz hitz egin eta hausnartuko da.
Horretarako, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroko (DBZ-MU) diseinugileekin honako arlo hauetan garatutako proiektuak aurkeztuko dira: diseinu mekanikoa, informatika eta giza baliabideak. Jardueraren amaieran, mahai-ingurua egingo da, eta, bertan, hizlarien laguntzaz eta bertaratutakoen galderei erantzunez, diseinuak beste diziplina batzuetan egiten duen ekarpenari buruz hausnartuko da.